Posizionamendu-teknologia aurreratuak
4.0 Industriaren produktibitatea, segurtasuna eta logistika hobetzeko
Zer da
NONDAGOk Etorkizuneko Fabriketako eragiketen produktibitatea, logistika eta segurtasuna hobetzea ahalbidetzen duten posizionamendu-sistemetan oinarritutako teknologien, soluzioen eta zerbitzuen garapena aztertzen du.
Posizionamendu-teknologia horiek ezarri nahi diren inguruneari erreparatuta (4.0 industria), proiektuak erronka hauei erantzun beharko die.
-
Funtzionala
Erabat funtzionala izatea industria-inguruneetan.
-
Zehatza
Altueraren estimazio zehatza ematea, oinplanoko posizionamenduaz gain.
-
Bistarapena
Datuak modu aurreratuan bistaratzen dituzten tresnetan oinarritzea.
-
Barrualdeetarako bai kanpoaldeetarako
Bai barrualdeetarako bai kanpoaldeetarako balio izatea.
-
Kontsumo gutxiago
Posizionamendu-sistemen kontsumoa gutxiagotzea.
-
Algoritmo berrien ikerpena
Adimen artifizialeko algoritmo berriak ikertzea, denbora errealean ezartzeko errazak direnak.
-
Sistema elkarreragileak
Beste posizionamendu-sistema batzuekiko sistema elkarreragileak izatea.
-
Instalatzeko erraza
Instalatzeko erraza edo autoinstalagarria izatea.
Oinarrizko hiru zutabe

Posizionamendu-gailuak
Aurkako inguruneetan jarduteko gai diren posizionamendu-gailu berriak diseinatzea.

Analitika algoritmoak
Posizio-datuen analitika aurreratuko algoritmo berriak diseinatzea, ekoizpen-prozesuen monitorizazio eraginkorragoa ahalbidetzeko.

Informazioaren kudeaketa
Informazioa kudeatzeko teknologia berriak garatzea, bistaratzeko eta erabakiak hartzeko.
Non aplikatzen da Nondago

Garabi-zubiak
Zubi garabi bateko olagarro/koilara posizionamendu-sistemaren prototipoa 3Dtan.

Ibilgailu industrialak
Orgak monitorizatzeko prototipoa.

Elkarlaneko robotikarako segurtasuna
Beso robotiko baterako segurtasun-sistemaren prototipoa.

Pertsonen segurtasuna gune konfinatuetan
Findegiko tankeetan pertsonak monitorizatzea.

Produkzio-prozesuak aztertzeko eta hobetzeko plataformak
Moldean eta tresnerian aldaketak aztertzea eta bereziki hobetzea.

Logistika plantan kudeatzeko plataforma
Lehengaiaren kokapena produkzio-prozesuen arabera optimizatzea.
Ezaugarriak
Barnealdeen posizionamenduan espezializatutako metodoak eta teknologiak garatzeko, partzuergoan honako enpresa hauek hartzen dute parte: gailu elektronikoen garatzaile eta hornitzaileak; posizionamendu-sistemak; informazio geografikoa atzitu, tratatu eta aztertzekoak; eta zerbitzu edo produktu berritzaileak garatzeko posizionamendu-sistemak erabili nahi dituzten enpresak.


Irrati frekuentziako teknologia
Irrati frekuentziako teknologien aldeko apustua egiten da, eta, bereziki, UWB teknologiaren aldekoa (ultra-wide band), zehaztasunari eta kontsumoari dagokienez ezaugarri onenak aurkezten dituelako.

20 cm-ko tiramena
Helburu zientifiko-tekniko gisa, 20 cm-ko zehaztapen objektiboa planteatzen da, industria-inguruneetan posizionamendu-teknologiak hedatzea errazteko

Beste teknologia batzuk
UWBz gain, beste teknologia batzuk ere erabiliko dira, hala nola NB- IOT, 5G, Bluethooth 5.1 AoA edo Laserra.
Emaitza

Produktu/zerbitzu berriak edo egungoak hobetzea
Definitutako erabilera-kasuei aplikatutako industria-posizionamenduko 10 produktu eta zerbitzu baino gehiago garatzea eta optimizatzea.

Prozesu eraginkorragoak eta malguagoak
Eragiketen segurtasuna, monitorizazioa eta automatizazioa hobetzea, prozesuen eta garatutako produktuen kudeaketa logistikoa hobetzeko.

Iraunkortasuna hobetzea
Baliabideen erabilera murriztea eta egungo prozesu askoren ingurumen-inpaktua hobetzea, haien optimizazioaren bidez.