Skip to main content

Industria-sektoreko hainbat prozesu optimizatu

Posizionamendua komunikazio-ardatz gisa hartuz

Proiektuko liderra

Deusto Seidor aholkularitza-enpresa teknologikoa da, eta esperientzia handia du informazio-sistemen eta telekomunikazioen esparruan balio erantsiko zerbitzu berritzaileak ematen.
2002ko apirilean sortu zen, eta Bilbon, Gasteizen eta Donostian ditu bulegoak. Deusto Seidor,Seidor Taldekoa da, eta bertan 5.000 profesional baino gehiagok lan egiten dute, 38 herrialdetan banatuta.

Berrikuntza honen DNAren zati bat da, eta azken urteotan I+G-i-ko 30 proiektu baino gehiagotan parte hartu du know-how sortzeko eta produktu berritzaileak garatzeko, bezeroei azken teknologietara erraz iristeko aukera emango dietenak. Deusto Seidor ikerkuntzako 4 arlo teknologikotan espezializatu da.

https://www.deustoseidor.com/eu

  • Denbora errealeko lokalizazio-sistemak edo RTLS
  • Errealitate areagotua eta errealitate mistoa
  • Ikuspegi artifiziala
  • Datuen analitika aurreratua

Partehartzaileak

DOMINON, GLOBAL taldeko enpresa da. Garbiketa industrial, hondakinen tratamendu eta garraio zerbitzu integralak eskaintzen ditu.

20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu ingurumena garbitzeko zerbitzuak eskaintzen mota guztietako industria-enpresa eta negozioentzat, hala nola: findegiak, industria kimikoa eta petrokimikoa.

Instalazio, muntaketa, geldialdi… beste zerbitzu batzuekin osatzen dugu gure eskaintza, gure bezeroen prozesuen eraginkortasuna maximizatzeko aukera ematen digun soluzio osoa eta zentralizatua eskaintzeko.

Jarduera guztiak garatzeko ekipamendu propioa dugu eta segurtasunarekin, kalitatearekin eta PRLrekin dugun konpromisotik, gure taldearen esperientziatik eta gure operazio guztietan azken teknologiaren aplikaziotik egiten dugu.

www.dominion-global.com

Adimen Geografikoan Adituak gara.

Mapa digitalek duten balio guztia eman ahal izateko, informazio zuzena izaten laguntzen dugu, leku egokian eta informazio hau behar den unean: Guneak planifikatzeko baita aldatzeko ere, erabakiak hartzen laguntzeko edota aktiboen kudeaketa hobetzeko, modu eraginkorrean komunikatzeko edo arriskuak kudeatzeko.

GeoInformazio zerbitzuak, garapen proiektu eta zerbitzuak eta GIS integrazioa atzemateko, tratatzeko eta kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu

www.geograma.com

Zerbitzu, ingeniaritza proiektuak eta proiektu multi-teknologiko globalak burutzen ditugu. Gure bezeroen kide estrategikoak gara soluzio integralak eskaintzen Industria, Teknologia eta Telekomunikazioak, Energia, Azpiegitura eta Etxerako zerbitzuen alorretan.

Gure balio-proposamena negozio prozesuen efizientzia maximizatzean oinarritzen da, gure ezaguera sektoriala eta teknologiaren aplikazioari esker, beti gure ikuspegi bereizgarria galdu gabe.

1999an Bilbon jaioak, kultura eta kudeaketa eredu bakar bat daukagu lau giltzetan oinarrituta: Digitalizazioa, Dibertsifikazioa, Deszentralizazioa eta Finantza-Diziplina.

35 herrialdeetan lan egiten dugu, 1000 bezeroekin eta 9000 pertsonez osatutako talde batekin. Urtero 1000 M € fakturatzen ditugu eta Espainiako balore-burtsan kotizatzen hasi ginen 2016an (DOM:BME).

Transformation. Technology. Efficiency.

www.dominion-global.com

IDK Elektronika enpresa 1992an sortu zen Errenterian (Gipuzkoa), azpikontratazio elektronikoan eta produktu propioen diseinuan zerbitzua emateko.

Etengabe lan eginez, inbertsioak eginez eta industria elektronikoaren fabrikazio-teknologietan etengabe prestatuz, IDK EMS (Electronics manufacturing services) zerbitzuen enpresa nagusietako bat da gaur egun, eta puntako enpresen hainbat sektoretan dihardu, mundu osoan.

Baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak dauzka funtsezko arlo guztietan: erosketa-kudeaketa, produktu-garapena, kalitate-kontrola eta fabrikazioa alor guztietan: SMT teknologiako muntaketa, THL teknologia, eskuzko soldadura, ekipoen muntaketa, tropikalizatua, kapsulatua, FW grabaketa eta test funtzionala.

www.idknet.net/

i2U-k, bobinak edo bloom bezalako pieza handien biltegietako barne logistika-prozesuak automatizatzeko dagoen beharra konpontzen du. i2U altzairuaren sektoreko balio-katean parte hartzen duten enpresa guztiei zuzenduta dago, fabrikatzailetik hasita, enpresa logistikoeatik eta transformadoreraino iritsiz.

Gure teknologiak positiboki eragiten die bezeroen kontuei, laneko segurtasunari eta logistika sektorearen ingurumen-inpaktua murrizten du.

www.i2u.es

SEGULA Technologies ingeniaritza-aholkularitzako talde bat da, jatorri frantsesa izanik mundu osoan presentzia duena, eta nazioarteko liderra da aholkularitzaren, laguntza teknikoaren eta berrikuntzaren sektorean. 30 herrialdetan baino gehiagotan dago, eta mundu osoan 140 bulego baino gehiago ditu. Taldeak harreman estua du bezeroekin, 10.000 langile baino gehiagoren lehiari esker.

Berrikuntza bere estrategiaren oinarrian daraman ingeniari lider gisa, SEGULA Technologies-ek proiektu handiak zuzentzen ditu, besteak beste, azterlanak, industrializazioa eta ekoizpena. SEGULA Techniologies enpresak sektore hauetan dihardu: Aeronautika eta defentsa, Automobilgintza eta industria-ibilgailuak, Bizitzaren Zientziak, Energia, Trenbide eta Itsasontzi.

www.segulatechnologies.com

Vi4Crane hondakin-hobiekin lotutako prozesuen automatizazioan eta hobekuntzan espezialista da. Ikusmen artifizialean eta IA-an oinarritutako teknologiaren bidez, Vi4Crane-k prozesuaren automatizazioari guztiz aurre egiten dio, bere produktibitatea eta produkzio bitartekoen erabilgarritasuna bermatuz. Gainera, erraz instala daitekeen hardwarea, haririk gabeko komunikazio sistemak eta software moldagarria ditu dagoeneko martxan ari diren instalazioek produktua azkar eta modu ekonomikoan sartzeko.

Vi4crane-ek proiektu espezialak eta ordainpeko kitak eskaintzen ditu, inbertsioaren itzulera oso laburrean, hondakinak balorizatzeko sektorerako hobien kudeaketan erreferentea izanik.

www.vi4crane.com

RVCT-ko zentroak

1982 urtean Nafarroako Unibertsitatearen ekimenez sortua, Ceit irabazi asmorik gabeko zentro teknologikoa da, fabrikazio aurreratuan, mugikortasunean, iraunkortasunean eta informazioaren teknologietan espezializatua eta ikerketa aplikatuko industria-proiektuak garatzen ditu enpresekin lankidetza estuan.

Gainera, ikerketa aplikatuaren bikaintasuna sustatzen du, ekoizpen zientifikoaren, dibulgazio zientifiko eta teknikoko foroetan parte hartzearen eta industria-ikerketako proiektuen esparruko doktorego-prestakuntzaren bidez. CEIT Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea da.

Sektoreak: CEITek bere gaitasunak eta teknologiak biltzen ditu, eta merkatura bideratzen ditu produkzio-sarean funtsezkoak diren hainbat industria-sektoretan aplikatzeko, hala nola trenbidean, aeronautikan, energian, osasunean, elikaduran, automozioan, ingurumenean, IKTetan eta industria-fabrikazioan.

www.ceit.es

2005ean eratu zenez geroztik, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, MLC ITS Euskadi, irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Pertsonen Mugikortasunaren, Merkantzien Logistikaren eta horrekin lotutako Industriaren sektorean lan egiten du, hau da, Garraioaren alorreko produktu, irtenbide, zerbitzu eta teknologia espezifikoak (ITS – Intelligent Transport Systems-) garatzen duen sektorean, horri guztiari esker Mugikortasuna egunez egun gero eta seguruagoa, efizienteagoa, jasangarriagoa eta teknologikoki aurreratuagoa izatea lortzeko. Bere jarduera berrikuntzaren, nazioartekotzearen, lankidetzaren eta sustapenaren arloetan garatzen du.

Bazkideen artean, azpiegituren kudeatzaileak, operadoreak, administrazioak, ikerketa- eta ezagutza-zentroak eta produktuak, zerbitzuak, konponbideak eta sektorerako teknologia espezifikoak garatzen dituen industria daude. Zifretan, Euskadiko BPGaren %17 dira, fakturazioaren %31 esportaziotik dator, eta diru-sarreren %3,8 berrikuntzan inbertitzen dute.

www.mlcluster.com/

Dominion I+G Dominion taldeko I+G Enpresa Unitatea da. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean eratu eta egiaztatua. I+G Dominionek taldean egiten diren I+G+Bko jarduerak zuzentzen eta koordinatzen ditu zeharka, ezarritako ikerketa-ildoak ezarriz, kudeatuz eta monitorizatuz.

I+G+b oinarrizko elementua da Dominionen estrategian, eta bizitasun teknologikoaren maila aurreratua mantentzen eta garatzen du, merkatuan kokatzeko eta finkatzeko gako gisa. Dominion ezagutza teknologikoan, trebetasun berritzaileetan eta ikerketa-zentroekin eta unibertsitatearekin lankidetzan oinarritzen da, bezeroei beren produkzio-prozesuak optimizatzen laguntzeko. Dominionek irtenbide berritzaileak garatzen ditu iraultza digitalari erantzun egokiak emanez, eraginkortasuna sortzeko helburuarekin.

www.dominion-global.com